EUSKARALDIA - GETARIA
Publié le mardi 18 mars 2025 - Guéthary
ZER DA EUSKARALDIA ?
Nahi edo ahal bezainbeste egiten ote duzu euskaraz?
Euskaraldia hizkuntza ohiturak euskarara gehiago ekar ditzazun lagunduko dizun ariketa praktikoa da. Hau da, euskaraz gehiago,
gehiagotan eta jende gehiagorekin egiteko elkarrekin egiten dugun ariketa sozial erraldoia.
NOIZ EGINEN DUGU?
Gaur bertan has zaitezke praktikatzen, baina, Euskaraldia ariketa maiatzaren 15etik 25era izango da, 11 egunez.
NORK PARTE HAR DEZAKE?
Euskaraz ulertzen duten 16 urtetik gorako herritarrek.
NOLA EGINEN DUGU?
Denek batean ! Ahobizi edo belarriprest txapa jantzita.Txapak aurrean dugunari mezu argia helarazten dio: nirekin egizu euskaraz, lasai!
Ahobizi eta belarriprestak izena emateko momentua iritsi da!!! 🤩🔥
https://izenematea.euskaraldia.eus/
Publié par Mairie de Guéthary - Getariako herriko etxea