1 / 1
MIXEL ITÇAINA, HITZEN ZAINDARIARI AGURREKO BERTSOA.
Publié le mardi 17 juin 2025 - Itxassou
Elizkizun ederrarekin egin zaio azken agurra Mixel Itzainari Itsasun, 2025eko ekainaren 16an.
Gillen ek kantatu dio ondoko bertsoa hilerrietan, olerkari eta bertsu maitale kartsuari :
« Azken agurra ezin pentsatu bertsurik kantatu gabe,
Nola bertsua zinuen ardatz ta biziaren zutabe,
Itzaina zinen « hitzen zaindari », izen haundi hauen pare,
Labeguerie ta Xalbador gisan beti euskararen alde !
Maldargiako kimu berriak zure bidetik dirade,
Itzaleko lan umilak bere euskal kulturaren sare….
Elean fede dugunok gaude zure ekarpenen jabe,
Tori bertsu ta jenden txaloak zure lanaren ondare !!! »