Mai

25

Dim.

Antzerkia Kanbon / Théâtre à Cambo

Itxassou

DATE

Le dim. 25 mai

HORAIRES

À 18h00

Bere azken antzezlana eskainiko du Ekida Arte Ekimen Sozialistak, 18etan Kanboko AIEC gelan igande huntan maitzaren 25a.

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean da antzerki-lanaren izena. Ekidako kideen esanetan, Arestiren "figura eta obra berreskuratzeko asmoa" izan dute, eta bere "bizitzan eta lanetan oinarritutakoa" da ekoitzi duten antzezlan berria; "ez, ordea, iraganari begiratuta, ezpada Arestiren figura etorkizunaren aurrean jarrita. Ez memoria bidezko omenaldia egiteko, ezpada Arestik oraindik gaurkorako eta biharkorako balio digula aldarrikatzeko".

Gabriel Aresti, beti gizakiaren alde paratuko zela esan zuena, poesia mailu bat dela aldarrikatu zuena, hil arte euskaldun eta marxista izango zela zin egin zuena. Nor zen, baina? Ezagutzen al dugu benetan bere izaera eta bere pentsamendua? Etengabe posizionatu zen, baina zein posizio hartu zuen?", galdegin du Ekidak ekoizpen berriaren nondik norakoak xehatzean. Aurreratu du, gainera, idazlearen olerkiekin eta testuekin egindako abestiak entzuteko aukera izango dela emanaldian zehar, eta lau aktorek eta bederatzi musikarik parte hartzen dutela bertan. 


Euskaraz bakarrik / Urririk
AIEC gelan
6 Albeniz plaza
64250 KANBO

 

Pièce de théâtre en hommage au poète Gabriel Arestiri, originaire de Bilbao

Cette année marque le 50e anniversaire de la mort du poète bilbotar Gabriel Aresti. Celui qui avait affirmé qu’il prendrait toujours le parti de l’humain, qui proclamait que la poésie est un marteau, qui avait juré rester basque et marxiste jusqu’à sa mort. Mais qui était vraiment Gabriel Aresti ? Connaissons-nous réellement sa personnalité et sa pensée ? Il s’est constamment positionné, mais quelle position a-t-il adoptée ?
Cette œuvre met en scène la figure de Gabriel Aresti, en s’appuyant sur sa vie et son œuvre. Non pas dans une perspective tournée vers le passé, mais en plaçant Aresti face à l’avenir. Il ne s’agit pas de lui rendre hommage par le biais de la mémoire, mais de montrer qu’Aresti a encore quelque chose à nous dire aujourd’hui et pour demain.

En basque uniquement / Gratuit

Salle AIEC
6 Square Albeniz
64250 CAMBO-LES-BAINS